XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Seguraski, presaka izango zen eta ahastu egingo zitzaion, adierazi zion Florianek maltzurkeriaz.

Horrelako presarik ez zuen, ordea.

Beno, orduan aztorapen guztiaren ondorioz ahaztu zaio!

Nire gurasoak oso gutxitan irteten dira, badakizu...

Cristina ezbaikor gelditu zen ate ondoan.

Eta beldurrezko ipuinak kontatzen al dizkizute, benetan?

Bai, bai! baieztatu zion Florianek.

Aspalditik egiten dute hori jada.

Egun batean nire aitari tokatzen zaio eta bestean nire amari.

- Bestela, egia esan, ez dut behin ere lo hartzen! jarraitu zuen.

Cristina pentsatzen jarri zen.

Beno ba, ondo, esan zuen azkenean.

Ordu erdi barru zure ondoan eseriko naiz eta ipuin bat kontatuko dizut - oraindik lo hartu gabe bazaude behinik behin!

Ziur izan ezetz! erantzun zion Florianek - baina Cristinak, egongelara abiatua zenez dagoenekoz, ez zion seguraski entzun.

Hogeitamarren bat minutu igaro zirenean gutxi gorabehera, Florianek oinhots ixil batzuk somatu zituen.